XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...); ongi nabarmentzen ez dan abere baten burua; eta horrelako beste batzuk.
Madalein garaikoak dirudite.
Behe-Nafarroa'n: Haristoy.
Donamartihiri'tik kilometro gutxitara.
Isturitze'tik bertan.
Haristoy'n aurkitu diranak hauek izan dira: 9 marrazki eta grabadu bakar bat.
Hauetarikoak: 4 zaldi, bisona bat, egazti-buru bat eta grabatutako orein eme bat.
Beste arrasto batzuk ere ba daude.
Ez dira ain onak.
Erdi Madelein aldikoak dirudite.
Lapurdi'n: Uriogaina.
Sare'n dago.
Iazimendu bat eta arkaitzetan egindako marrazki batzuk eskeiñi ditu leize-zulo honek.
J.M. Barandiaran'ek aurkitu zituan, 1940 garren urtean eta 1944 garrenean.
Han egindako azterketa lanen berririk ez dugu.
Zuberoa'n: Etxeberri'ko Karbia eta Xaxiloaga.
Etxeberri'ko Karbia / Etxeberri'ko Karbia Gamare'n dagoena.
Bertan aurkitu diran irudiak hauek dira: 12 zaldi; beor bat; bi bison eta beste bi auntz.
Irudi hauetatik batzuk, beltzez edo gorriz dibujatuak izan dira; beste batzuk, arkaitz gaiñetako bustiñean grabatuak.
Abere-irudi hauetako batzuk, luze-zabalera andia dute.
Bison batek adibidez, 1,70 metro neurtzen ditu muturretik isatsera; eta auntz batek, 1,25 neurtzen du.
Erdi Madelein garaikoak diralakoan daude hortan dakitenak.
Xaxiloaga
Etxeberri'ko Karbiatik iru kilometrotara dago, Altzuruku errian.
Aurkitu diranak: arkaitz gaiñeko bustin azalean grabatutako bison bat; eta lur-gorriz egindako marrazki bat, bisonarena hau ere.
Gaizki konserbatuta daude.
Hauek ere Erdi